|
Aiodi herriko kantak
Aiodi
Berriro martxoan egunsenti goiztar ta arrastiri nagian izan zaitez, maite, aire, etxe, arnas ene Aiodi herrian.
Haizea orroaka mendarteko atean, bihotza sumindurik, algaraka harkaitza, besteren farre ankerrak naroan kale hestuan zaitez ate, ihesleku, Aiodiko herrian.
Eurijasa, txingorra, ekaitzaren begian gogoa epeldurik ortzadar bakartian... idoiaga tristean babesten nauen kaian zaitez burko kulunkari Aiodiko herrian.
Sutepeko enborra sukalde bazterrean hotzikaratan nago begiak urrutian... herioz jota noan hegalketa geldian zaitez txingor berogarri Aiodiko herrian.
Kristal atzeko lurrin lotsati, iheskorran narama gau ilunak, ametsak hil zorian, ilargi eta nekostak sabel nahiz erraietan... zaitez seaska ta magal Aiodiko herrian.
Benetan diotsut berriro martxoan egunsenti goiztar ta arrastiri nagian izan zaitez, maite, aire, etxe, arnas ene Aiodi herrian.
Goazen, beraz, loturik ene katigu ederra, edan dezagun biok zure hogei urtetako ur fresko eraginkorra, iturburu beretik darigun amodioa Aiodiko herrian.
Printze izango naiz edo poeta, abeslaria, gura duzun udako zeru izartsu oskarbian; bihar edo etzirarte luza daiteken berba xamur eta maitaria Aiodiko herrian.
Aiodi herriko kantak |