Aiodi herriko kantak
Patxi Ezkiaga

Gipuzkoako Aurrezki Kutxa, 1986

 

 

                           «...Atzo istripuz hil zen Aketegitik behera

                           19 urteko gazte bat...»

 

Luisangeli

 

Zaude zure lurrean,

udazkeneko ortzi gardenen

diztirarenpean,

zaude zure lurrean

Aketegiko haize boteretsuen

negarraren

seaska kantan,

zaude, zure eta gurea den

lur honen altzoan,

zaude betirako

lau hegako

zaldi urdinaren

ezproinaren zaurian,

biraka kurpilak

amaigabeko karearriaren

urradura tristean...

 

Aiodi herriko kantak
Patxi Ezkiaga

Gipuzkoako Aurrezki Kutxa, 1986