|
Aiodi herriko kantak
Sonetoa 7
Berrogei urte ditut ta amodioak berriro pertsianak hedatu dizkit ene ilusioaren gaueko etxean lilurazko magia triste hau guztiz
ihatua, egunsentiko karnabak ihintzetan itoak, soinu ta hitz gabeko F.M.ko irrati mutuak lau haizetara melodiak eskainiz
melankolia ezako jazz pobreak sendaezineko sakoneraren min hotz ta herio itzal zitalez joak
gaudenontzat nonbait asmatu nahiz gure azken bidaiarako beste ertz bat, geroan badaezpada ere eta urruti.
Aiodi herriko kantak |