|
Eñaut Elizagarai
Azken perediküa
Bizitzen ikusi dügü Eñaut heben algarreki; Harekilan ordü zonbait igaran dügü goxoki.
Herritar hanitx bezala, joan zen herritik hürrün; Zer omena üken züan erakutsi dügü egün.
Ttipi beitzen, badakigü Petit-Renau deitü züela; Heltü zen bere menteko handienen heineala.
Botzik galtegiten zeion erregek hari aholküa; Korteliarren erditan bazüan bere leküa.
Lan hanitxetan zütüan ebakitzen bere sailak; Eta ez zen gibeltüko, izanik ere zailak.
Guri beha egon zirae; handi deitzüegü eskerrak, Zeren eta beitütüzüe parkatzen gure okerrak.
Perediküa ürrentüz, ütziko zütüegü laster; Arauz ikusi ondoan Jei bat hein batetan eder.
Eñaut Elizagarai |