|
Eñaut Elizagarai
3. jelkaldia
Jeliki Eñaut Elizagarai, Xarles Colbert, Felipe kanuegilea, Tomas ontzimaiastürüa, esküin
Xarles Colbert Hatsarretik ikusi dit zer düzün maiteagoa; Itsasoan düzü arren betitik zure gogoa.
Eñaut Eüskal Herrian badira itsasgizon famatürik; Mündü zabalean ere dirade ezagütüak.
Xarles Colbert Nahi dit ontsa lagüntü zütan düzün tirria. Ikastez beti haboro. ez ahatz zure Herria.
Tomas Eneki ikusten dütü üsü ontzikubiertak, Ikertzen hoien kroskoak, bai oihalak eta mastak.
Felipe Erakusten ditzot armak, ontzi orotan direnak, Zoin heinetakoak diren, zoin ere haien helmenak.
Eñaut Nola dütüen erabilten gustatzen zitazü hanitx; Egiteko behar da zur eta bereziki haritx.
Tomas Gihaur harritürik gaude nola libürürik gabe, Epe llabürretan barne lan orotaz ziren jabe.
Eñaut Ikasten dütüt oro aisa, argitürik züen erranek; Züek eskertzen zütüet lagüntzen naüe züen lanek.
Xarles Colbert Hebentik joan bezain sarri sartzen zira zure gelan, Ikusi eta entzüna gogoan erabiliz han.
Eñaut Besterik ere ixilik: Malebranche-k idatzia; Kirixti egiak zoin diren, eta bertüteen bizia.
(oro joan; Eñaut egon)
(sar aingürüak, kanta)
Ez ahatz, Eñaut, zirela bai eüskaldün bai nafartar; Hori gogoan etxekiz, har ezazü arren indar.
Begira ezazü ere orotan bide xüxena, Etxen ikasi bezala, zaint zure zühürtarzüna.
(oro joan)
Eñaut Elizagarai |