|
Eñaut Elizagarai
17. jelkaldia
Jelki Felipe V. errege, Osuna dükea, Fernan-Nuñez dükea, de Villadarias jaun markisa, de Leganes, esküin
Felipe Botzik niz, eneki beitüt Eñaut injeniür handia; Zeren eta salbatü deigün hanitxetan ontzidia.
Osuna Nik nihaurk ere badakit zoin düan gogoa zabal; Ez 1ükezü nahi segür ihorentzat izan itzal.
Fernan -Nuñez Adixkideak ditizü Frantziako jakintsünak. Malebranche, Fontenelle, de Vauban eta lagünak.
de Leganes Zientzia Akademian, horieki düzü kide; Jakitate güziari eginarazten düe bide.
(sar Eñaut, esküin)
Felipe V Ene zerbütxari zira güziak beno hobea; Egin dütüzün sailetan, agertü zira trebea.
Eñaut Traba hanitx emaiten deit delako Orry ez deüsak, Eta jauregian düzün Des Ursins deitü printzesak.
Osuna Ez ginirokezü ahatz zure bihotz tximikoa, Vigo-n desegin delarik hüilan ontzidi osoa.
de Villadanas Château-Renault-ek ez hartüz agertü zünütüan planak, Erre dü hamabost ontzi; horik dira zure penak.
Eñaut Jibraltar botxüa ere inglesen esküetan bada, Hori zure ogena da, ihork ez dezala düda.
Felipe V Ontsa gotortü dütüzü La Koruina eta Kadiz; Zer zaitekean Espainia, holatan izan ez balitz!
Eñaut Baditit aspaldixkoan osagarri arrenkürak, Ez beitütüt üken heben behar nütüan heltürak.
Züen artetik banoazü, üzten zütüet orozbatkoz; Prefosta ez niz egonen deüs egin gabe hortakoz.
Felipe V Espainiako 1ür armaden teniente orokor eta Marixal egiten zütüt: nola hobeki sarista
(oro joan)
Eñaut Elizagarai |