|
Eñaut Elizagarai
9. jelkaldia
Jeiki Eñaut, Tourville. Luis XIV., esküin
Luis XIV Genoban izanez geroz, egon zite ber leküan; Ikuska ontzi arrotzak: ez bite ari tratüan.
Ez ütz espainol saldoak Kataluniarat joaitera; Han abiatü nahi dira guri gerla egitera.
Tourville Zure baimenarekilan hartzen dit Eñaut eneki; Horren aholküer esker, kausitzen dügü hobeki.
(Luis XIV. joan)
(sar d'Amfreville jaun markisa, de Lhery zaldüna, Mortemart jenerala, Seignelay eta lagünak, esküin; Imperiale Vescaro dojea, Paulo Ambrosini, Antonio Cuasante, Ettore Del Grande senatoreak, eta etsaiak, exker)
Mortemart mintza Ainguran diren ontziak, Marseille-n eta Toulonen, Erre nahi dütüzüe; gük deizüegü min eginen.
Antonio Cuasante Egürükiko diagü, gük, behar den bezain beste; Ez bazirae nahi hil, hebentik hürrüntto zoazte.
de Lhery Djejairtarrak dütüzüe, gü haieki gerlan eta, Tirokeiaz nasai düntü; Züer parkatzerik ezta.
d 'Amfreville Espainiareki zirae gure kuntre orai ari; Bazter güzietan arren ziradee nahaskari.
Paulo Ambrosini Orano hon ditiagü espainol güdükariak; Puskatüko zütüegü züek asto esteiariak.
Tourville Bakearen ükeiteko, Espaniarentako egin Lau galeriak eman guri, harremanetan sar aitzin.
Imperiale Vescaro Ez deitzüegü gük holaxe gure bortak zabaltüko; Ez gütük züen aitzinean berehala apaltüren.
(egin borroka; d'Amfrevifle zauritürik, de Lhery ehorik; etsai zonbait ehorik; besteak ihes joan
Eñaut Elizagarai |