Eñaut Elizagarai
Junes Casenave

Gamere-Zihigako Herriko Etxea, 2007

 

 

1. jelkaldia

 

Jelki Krisante Elizagarai Eñauten aita, Maria ama,

Pierra Sühart bikarioa, Klaudia de Montreal,

Armendaritzeko jauregiko anderea, esküin.

 

         Krisante

Eñaut semearen berri

eman izagüzü orai;

Nola den, zertan den,

jakin nahi dizügü bai.

 

         Klaudia

Ez dezazüela haurraz

arrenkürarik otoi har;

irus bizi düzü beti

eta osagarriz azkar.

 

         Maria

Hori dit bai ene lotsa:

hain da ttipi betidanik;

Ez dezaket gogotik elk,

zail dela ere jakinik.

 

         Suhart

Nik eman deitzodanean

lehen lehen ikasgeiak,

Orit nüzü, hatsarretik,

argi zütüala ideiak.

 

         Klaudia

Hala hala düzü ere,

ez dizü batere nekerik;

Diren güzien ikasteko,

ihon ez dizü balderik.

 

         Krisante

Gogaragarri beitzaio,

ez dizügü gük baztertzen;

Etxen jada ari züzün

oski lanetan ikertzen

 

         Suhart

Zernahirentako beitü

Eñautek gogo tzorrotza.

Desara llabürrez dizü

ikasten aisa sail gaitza.

 

         Maria

Heben eraiki beitügü

xüxen Jinkoaren sinestean,

Hortan jarraik beza arren

eta bide onestean.

 

         Klaudia

Biak beraz izan zitee

segür beno segürragoak,

Non den etxean orozgain

Mariatzen dü kirixtigoak.

 

(oro joan)

 

Eñaut Elizagarai
Junes Casenave

Gamere-Zihigako Herriko Etxea, 2007