Eñaut Elizagarai
Junes Casenave

Gamere-Zihigako Herriko Etxea, 2007

 

 

13. jelkaldia

 

Jeiki de Maintenon erregiña, Frantsesa, Maria-Teresa,

Elena eta beste lagün zonbait, esküin

 

         de Maintenon

Inglesak zion nausi zela

itsasoan orai arte;

Itxesaren egarteko

badüa aski bertüte?

 

         Frantsesa

Ontzi eta gizonetan

üken düe galtze handia;

Goitzarren harrigarriak

jo dü haien herridia.

 

         Maria-Teresa

Hamazortzi ontzi galdü,

zortzi mila gizon hilik,

Inglaterrak ez Holandak

ez düe orai ahalik.

 

         Elena

Garraitze gaitz horren

ospatzeko handizki,

Erregek Te Deum nahi dü

katedralan kantarazi .

 

(oro joan)

 

 

Kanta: Handi, azkar eta gora

 

            Errepika

      Handi, azkar eta gora, hiru hitz xoragarri,

      Betidanik düdagabe amets eder ütürri:

      Hanitx dirade hoietzaz egiazki egarri.

      Bena güziek ez düe hoietan ber hazkürri;

      Zonbaitentako beitira bilakatzen bilgarri,

      Zonbat eta zonbatentzat aldiz ezin helgarri.

 

1. Bata da errege edo izar,

Eta bestea egoiten ondar;

Batek balia lezake indar,

Beste hura ez daiteke oldar.

 

2. Nausiak esküetan dü sosa,

Haboro biltzea dü ametsa;

Langileak üsü hütsik musa,

Gogor senditzen dü horren mentsa.

 

3. Eskolan hasirik zoin gorago,

Kiroletan ere hala dago;

Ganodünek garraitü düe nahi,

Besteak goitzalearen bahi.

 

4. Bürüak Mariatzen dü gogorki,

Menpekoak behar dü jarraiki;

Bazterrak direlarik goxoki,

Horik aritzen dira basaki.

 

Eñaut Elizagarai
Junes Casenave

Gamere-Zihigako Herriko Etxea, 2007