|
Eñaut Elizagarai
2. jelkaldia
Jelki Krisante Elizagarai, Maria Elizagarai, Madalen de Gassion, Xarles Colbert du Terron itsasunzidi nausia, esküin
Madalen de Gassion Ene aitareki arren jin niz egün züen etxera. Eñauten geroaz heben algarreki mintzatzera.
Xarles Colbert Alabaren etxen beitüt Eñaut ezagütü ahal. Ikusi düt nihaurtarik zoin düan gogoa zabal.
Ikaslan oroetan dü haurrak ekarten gogozka; Bena orozgain halere maite dü matematika.
Jite harrigarri hori ez daiteke bazter ützi; Berartan düan gosea behar da hobeki hazi.
Madalen Ez dezaket aski lagünt Arbuseko jauregian; Aitak bai egin dezake bere itsaslantegian.
Maria Orai artino ez dügü haurrari trabarik eman; Ez gintake nahi beraz orai behaztopü izan.
Krisante Egün batez egin bedi Eñaut egiazko gizon; Zureki züan bezala üken beza lagüngoa hon.
Madalen de Gassion Eñaut ene etxen dago semetto bat bezain beste; Haren joaitera üzteak min deit, hanitx beitüt maite.
Xarles Colbert Ez ziteela ez etsit, gure etxen hala date; Itsas gaüza güzietan ükenen dü jakitate.
Maria Arren Eñaut gure haurra züen esküetan dagola; Haren geroaz zitee hobekienik axola.
Krisante Beren bürüa ahatze behar düe aitamek, Beren bidea argiki jarraik dezaen beren haurrek.
(oro joan)
Kanta: Etxea ützi nüan
Etxea ützi nüan gazterik; Harez düt nik gogoa beterik; Ez düt hartüko pausü arterik, Etxeaz gozatzeaz besterik.
Nola ahatz aita eta ama? Zeren diren etxenko arima. Hoik gabe deüs honik ezin asma; Haurrak, hoietan zitee berma.
Aita, ama. haurren egongia. Bai lehen ürratsen ikasgia. Aüzo eta zonbaten bilgia, Etxea oroen laketgia.
Han zoin miragarri üngürüak! Gora igaiten dira bortüak, gorago urdin ere zelüak, Bero ekiaren leinürüak.
Etxetik bestaren hastapena, Hantik ametsaren hasperena, Amodioaren ederrena. Han biziko hatsaren azkena.
Eñaut Elizagarai |