|
Eñaut Elizagarai
12. jelkaldia
Jelki Eñaut, Tourville, Johane Bart, de Château-Renault loteniente orokorra, d' Estrées amiralordea, de Villette loteniente orokorra eta lagünak, esküin
Eñaut Beti erraiten neizüen ahal dütügüla joiten; Arren jin beita egüna, egiaz hanitx niz bozten.
Bart Aitzinzale joan eta Etsaier niz ni jarraiki; Ezin ditake uste düt gure esküetarik elki.
Bildü dirade ontziak Santalena ühartean; Hirutan hogeita bost ageri dira atean.
de Château-Renault Badütüt hogeita biga ene atzingüdoztean; Bidea zabaltüko düt ustegabe jauz gitean.
d' Estrées Nik aldiz ene menpean badütüt hogeita hiru; Gibeletik jiten beitniz, egon zitee ekürü.
Tourville Züen bien artean dütüt nik ene hogeita bostak; Horien oroen kanuek eginen dütüe tzapastak
Behar ere eneki düt Eñaut aholkari hona, Jadanik zonbat garraitze herriak zor ezteiona.
Eñaut Aizeak lagüntürik da orano gure etsaia; Gük gero eta haboro badügü ahal nasaia,
(sar Evertzen, Vander-Kulen. Herbert amiralak, Ralph Delaval amiralordea, eta etsaiak, exker)
Herbert mintza Züek heben beitzirae, Inglaterrako herrian. Ezarriko zütüegü berala planta larrian.
Tourville Badiagü gük züen goitzeko behar dütügünak oro Ontzietarik hoberenak, bunba züek beno haboro.
Evertzen Itsaso zolalat zütüegü igorriko arrain bazka, Ontzi eta kanueki, han hurpean mükürrika.
Vander-Kulen Beachey-Head portuan gira gü oro gure etxean; Txilintxautüko zütüegü bertan ere zurkatxean.
Eñaut Üngüratürik zirae bazter orotarik orai; Süz zütüegü beteko, üko eginen düzüe bai.
(egin güdüka, Eñaut zauritürik, lagün bat hil; etsai zonbait eho, besteak ihes joan)
Eñaut Elizagarai |