|
Eñaut Elizagarai
10. jelkaldia
Jelki Ana, Paola. Marta, Katalina, Joakina. Perpetua, Ageda, Klara, exker; mintza kürütxatzez
Ana Debrüzko ontzieliek bonbardatü düe hiria; Ontzi xabal txar horiek eman guri lotseria.
Paola Galiotek urtuki bunbek, milaka barreiatürik, Etxe eta oritarri zonbat ezta aurritürik.
Marta Sartü dirade hirian lau mila soldado pürü, Oro betatzen züelarik karrika eta üngürü.
Katalina Eñaut gizon ttipi baten Ikusmoldeari lotüz, De Bellefonds Katalunian Sartü da, Cadaquiers goitüz.
Joakina Frantziak eta Espainiak egin beitüe bakea, Ordüan bazter ützirik. gihaur bühür gintakea?
Perpetua Versailles-erat deitürik, doje gure jaun gaixoak, Behar üken dütü bortxaz apaltü bere besoak.
Ageda Betiko ohidürari üko egin deio arren, Hiritik joan behartü: ikusi ez dena lehen
Klara Palatina probintzia Frantziako erregeak Oso porroki nahian, han sortzen dütü nekeak. (oro joan)
Kanta: Handizaleak badizü
Errepika Handizaleak badizü berartan gabezia, Zeren düan gogoan beti irabazia, Eta bere lagün ere gaizkiaren azia. Zerbait galtzen balin badü, handi dü malezia; Orobat zaio ordüan nornahiren bizia.
1. Handiustarzüna düanak, Ahalaren eskü denak, Lehertzen dütü züzenak, Pustatzen besteen lanak. Ez dü nahi egin minak izan ditean jakinak.
2 Besteez dena bekaixti Hura bera da jelosti; Hunkiari herabezti, Ezin da izan maitati; Barnean dü herra beti. Asmü orotan aiherti.
3. Besteek zük bezain ontsa Egin dezaen da karatsa; Ez daiteke ere pentsa, Hori düela beren funtsa. Jinen ote da arratsa, Emanen beitüe hatsa?
4. Zer liro horrek ekarri? Bata da menpeko jarri, Oro zaio lotsagarri. Bestea da iratzarri, Bizia beitzaio gorri; Bilakatzen da bühürri.
Eñaut Elizagarai |