|
Eñaut Elizagarai
21. jelkaldia
Jelki Eñaut, bedezia, apeza eta beste lagünak, esküin
Bedezia Jauna, begitartatzeko ontsa hon da hur beroa; Bena ez da sendotzeko behar den erremedioa.
Eñaut Malebranche-k aldiz zion hobeagorik ez dela; Kanpoa xahatzen badü, barnea ere hala hala.
Eta ez baniz sendotzen, hor da Jinkoaren nahia; Hareki bizi izan niz, har beza ene bizia.
Apeza Honartü behar dizügü sendagileek errana; Bena Jinkoak noiz nahi biltzen gütü bere gana.
(Eñaut; kanta belariko)
Ene bihotz güziaz düt benedikatzen Jinkoa; Orai hartan ezarten düt nik konfidantxa osoa.
Memento batetik eta gerokoala artino, Zer kanbioak ez dirade, bata hon, bestea gaixto.
Ülünpe lütoetarik, orai bertan, batbatetan, Abiatzen niz sartzeko goiko argi argietan.
(Hil; eraman)
Eñaut Elizagarai |