Eñaut Elizagarai
Junes Casenave

Gamere-Zihigako Herriko Etxea, 2007

 

 

20. jelkaldia

 

Jelki Emelina, Odila. Lüxia, de la Potterie anderea,

eta besteak, exker; mintza kürütxatzez

 

         Emelina

Jin zaigü gizon ttipi bat

igorririk Pariserik;

Bena izan daitekea

egiaz legar xüxentzerik?

 

         Odila

Nahi dü ezarrarazi

de Vauban-ek egin plana;

Biak gerlagizon eta

beste da 1ürreko lana.

 

         Lüxia

Lagüntü nahi ditizü

ttipi eta behartsüak:

Beti bezala dirade

nausitüko indartsüak.

 

         de la Potterie

Châteauthiers eta Vaugion

ditizü lagünetako;

Hartzen dütüe gure gaüzak

beren hontarzünetako.

 

Eñautek joan behar dizü:

ez dü hon osagarria;

Ez dizü deüs honik üzten,

hori da penagarria.

 

(oro joan)

 

Eñaut Elizagarai
Junes Casenave

Gamere-Zihigako Herriko Etxea, 2007