Eñaut Elizagarai
Junes Casenave

Gamere-Zihigako Herriko Etxea, 2007

 

 

5. jelkaldia

 

Jeiki Fatima, Aixa. Garmilla, Unaza, Zebida, Leila,

Nejma, Kadija, exker; mintza kürütxatzez

 

         Fatima

Gure aitzindari 'Dei' -ak

dio botzik dela denetzaz,

Jabetzen beita ontziez,

bai hatü eta jenteetzaz.

 

         Aixa

Esküpeko dütü jada

etsaien hogei bat ontzi,

Presoner lau ehün gizon,

gaüza hanitx irabazi.

 

         Garmilla

Itsasoan jo düalakoz

de Beaujais zaldün handia

Mehemet Tricq amiralak,

ez da ttipi ükaldia.

 

         Uniaza

Itsas lanetan badütüe

Duquesne eta Tourville;

Bata ere ez da nahi

izan bestearen mitil.

 

         Zebida

Bi alderdien sorzalea

deitzen da Elizagarai;

Ageriko kirixtiek

nola eginen düen orai.

 

         Leila

Britaniako inglesak

hoien etsaiak daude;

Holatan nahi ala ez

dira gure adixkide.

 

         Nejma

Bab-el-Ueden badütügü

bai eta ere Bab-el-Azunen,

Bi gotorgüne azkarrak;

Karraskak dütüe eginen.

 

         Kadija

Arren indar gaitza dügü,

Djejair egonen da xütik;

Gure kanuek etsaia

aizatüko düe hebentik.

 

(oro joan)

 

Eñaut Elizagarai
Junes Casenave

Gamere-Zihigako Herriko Etxea, 2007