|
Eñaut Elizagarai
6. jelkaldia
Jeiki Eñaut, Luis XIV., Duquesne, Tourville, Seignelay Batista Colbert itsasardüradüna eta lagünak, esküin
Luis XIV Min hanitx egiten deigü aspaldidanik Djejairek; Etsaier mendekatzeko bildü behar düe ontziek.
Duquesne Portüan hurpealatzez zimentez bete ontziak, Trabatürik 1ütükezü hen elkigia güziak.
Gero ixilka hüilantüz, sar gintakezü 1ürretan; Eta aisa lizateke sü piztea bazterretan.
Batista Colbert Karlos Kinto goitü züen düala hambost urte; Holako itsesa düzüe ükenen berriz nik uste.
Eñaut Arren behar da hiria Bonbardatü itsasotik; Hortako kanu lein zonbait ontzietan ezar xütik.
Kalkülak oro ikusiz, lodiago egin kostilla, Saihetsak bai zabalago, oso xabal ontzizola.
Seignelay Amets hütsa düzü hori. ontzia leiteke zarta; Zeren beitlüke hanitxez handiegi ostikata.
Üzkailiko dira ere eta hurpealatüko; Bide hortarik ebiltez, oker gira abiatüko.
Eñaut Delako kanuentako zolan zurabeak ezar, Gero haitx, izei etxe bat, gainean mürrü bat azkar.
Luis XIV Zer emanen düen kanuek balio dü ikustea; Izan bedi eraikirik arren ontzi galiotea.
(oro joan)
Eñaut Elizagarai |