|
Eñaut Elizagarai
14. jelkaldia
Jeiki Eñaut, Luis XIV., de Ponchartrain gerla ministroa
de Ponchartrain Errege, izentatü dit Eñaut, bai ontzi kapitain, Bai inspektore orokor, zeren beitü hanitx dohain.
Luis XIV Namur setiatzen beitüt, Orange Gilleni kontre, Eneki nahi üken dit Trebe beita heben ere.
Egiaz honesten ditit zure zerbütxü güziak. Zureki erreskiago goitzen ditit nekeziak.
Eñaut Errege, hola denaz gainen, parka ene ausartzea; De Saint-Pierre eta Adrets nahi nüke libratzea.
Luis XIV Ez beitzira itsasgizon. ez aitonen seme, Zure erakaspenari arren ihes egin düe.
Aitonen seme badira, merexi düe gaztigüa; Arren ez deiet emanen aitzinetik züen kargüa.
(sar mezülaria; ebil; mintza)
Hougue portuan, errege, izan da itxes handia; Ingles etsaiak gotorki jo dü gure ontzidia.
Luis XIV Hori ekarten deitazün egiazko berri latza; Hala günüana behar ürrentü aurten maiatza?
Dügün kinta txar hontan, Eñaut, zütan bermatzen niz,; Sogizü arren zer egin, zühaurk zerbait erabakiz.
Eñaut Galtze handia, errege, ihork ez dezake üka; Haatik horrek iholaz dezala motz güdüka.
Saint-Malo-n hogei bat ontzi, Lürrerdian saldo osoa, Hor da gure esperantxa, hor salba zure geroa.
Etsaiaren ohiltzeko, azkartüko dit Cancale; Lanak eginik dirate han portüaren zaintzale.
Cherbourg sartzean beitira ontzi arrastroak traba, Bidea zabaltüko dit zapartaraztez han bunba.
(oro joan )
Eñaut Elizagarai |