|
Eñaut Elizagarai
11. jelkaldia
Jeiki Eñaut, Luis XIV., de Louvois gerlako ministroa, de l'Hopital jaun markisa, Johane Bernouilli jakintsüa, Nikolas de Malebranche apeza, esküin
de Louvois "Théorie de la manoeuvre des bateaux" düzü idatzi; Erran izagüzü orai gerlan hori nola bizi.
Eñaut Beraz goraki diozüet ingles eta holandeser Bürü egin dizakeegü dütügün ontzier esker.
Luis XIV Zük nola ikusten düzün jakin nahi dit berehala; Ea arren badügünez arrunt goitzeko ahala.
Eñaut Kanbia keinüak eta ontzi ützülüngürüak; Ontziak handiago egin eta ontsa azkartürik.
Malebranche Matematika, aljebra, hor gaüza beharrezkoa; Geometria baliatü, hau ez da ezinezkoa.
de Louvois Amets ederrak dütüzü zük eman ideia horik; Bena egin daitekea itsasoan holakorik?
Eñaut Lürra ala itsasoa: bier ekar ber ikerka; Ontzientako balia teoria matematika.
Bernouilli Ezagütü behar da aizeak düan indarra; Ikus zoin den hoberena, hegoa ala iparra.
de l'Hopital Erakusten düzü nola joan etsaiaren gana, Aizearen arabera nola har bide xüxena.
Luis XIV Nihaurk ikusi beitütüt hurbideko hertülanak, Düdarik gabe badakit hon direla zük erranak.
Zuri esker behar dügü itsasoan izan nausi; Oroek behar dütükee zure ganik hoik ikasi.
(oro Joan)
Eñaut Elizagarai |