Eñaut Elizagarai
Junes Casenave

Gamere-Zihigako Herriko Etxea, 2007

 

 

19. jelkaldia

 

Jeiki Eñaut, Luis XIV. Malebranche,

Saint-Simon idazlea, Fontenelle, esküin

 

         Luis XIV

Eskernio üken düzü

Espainian, barne lürretan,

Gotorgüne ere jarri

hanko itsas bazterretan.

 

Eta orai heben gainti,

Ez zira deüs egin gabe,

Zeren eta beitzirade

gaüza hanitxetan trebe.

 

         Eñaut

Nik haurtzarotik üken dit

eginbidea helbürü;

Hola izan bedi gero,

ahal dükedano pürü.

 

         Luis XIV

Lürreko güdaloztean,

izentatzen zütüt egün

Teniente orokor bezala;

erragüzü zer diozün.

 

         Eñaut

Errege, eskerrik hanitx;

nitan düzü konfidantxa;

Ez nüzü agertü nahi

horrengatik espantotxa.

 

         Malebranche

Itsasundian ere

ezarririk zira kide;

Zure aholküak hortan

honak izanen dirade.

 

         Saint-Simon

Zer nahi gei joiten düzü:

hala nola orai berri

'La mécanique des liqueurs';

ez zira ez goihagarri.

 

         Fontenelle

Izentatürik zirade

zientzia Akademiko

Lehendekarriordea;

badüzü han lan egiteko.

 

         Eñaut

Matematika, Zientziak

dirade beharrezkoak;

Hoietan ari da Newton

eta gü bezalakoak.

 

(oro joan)

 

Eñaut Elizagarai
Junes Casenave

Gamere-Zihigako Herriko Etxea, 2007