|
Eñaut Elizagarai
4. jelkaldia
Jelki Eñaut, Xarles Colbert, Seignelay jaun markisa, Abraham Duquesne amirala, Tourville kuntea. Vauban injeniürra, Luis XIV. errege, esküin
Seignelay De Vermandois kuntearen aholkari lan ederra Egin düzü egün arte; orano etxek giderra.
Luis XIV Conti printzesarentako izan zira hala hala; Zureki ikasi dizü aritmetika berehala.
Xarles Colbert Berak zütüan idazten igorten neitzün gütünak; Hoietan emaiten zeitzün argiki xehetarzünak.
Luis XIV Han izan banintz bezala ikusten nütüan oro; Zure ideia berriak zeren ez balia gero?
Itsasoko kontseilüan izan zitean erran dit; Ene nahiküntea da ontzitza dezagün berrit.
Eñaut Isasontziek behar düe gero eta arinago; Holatan harahonakak dirate igeriago.
Duquesne Ene errege, orai artino ontziek züen arrakasta; Berritzapenik ez egin ez ditean ezar herresta.
Eñaut Ontzigaztelüak oro dira hanitxez pezüegi; Bai eta haien kroskoen konkordia handiegi. Vauban Uste düt xüxena dela; Eñautek dion bezala, Ontsa arraberritürik, handit ontzien ahala.
Colbert Versailles-eko pützüan erakutsi dü ontzixka; Aitzinamentü handia lizateke ezin üka.
Luis XIV Ene gaintitik ja arren, ez düt batere düdank; Ihork ez dezala ezar zure laner trabarik.
Ontzi lanetan direner, erakuts nola eraiki; Eta maiastürügeier, erakats nola jarraiki.
Kanta: Ontzia dago itsaso huretan
Errepika Ontzia dago itsaso huretan, Txurdunpatzen da ühain urdinetan. Abiatü zen alegrantzietan; Zer ote date dagün egünetan?
1. Jin da aizea hegoatik, Hor arren oren latza; Laster, gainti orotarik, Emaiten da dantza. Galbideetan sartürik, Aurritzen da bihotza. Zuren kraskak harritürik, daldaz hasten korpitza. Heben dago hüilantürik, bakoitxaren goihentza.
2. Hegoa eztit dadila, Heltzen goxotarzüna; Beldürrak ere berala jokatü du hürrüna. Hona bakean goatzala. Aizatü da ülüna. Ekiak odeia zila, Argitzen da egüna. Nausitü zaigü ixila, Ametsaren lagüna.
3. Bizi hontako karatsa Egiten eztidüra; Zoin den ere aberatsa Itsaso ederdüra, Hazten gogo eskasa, Zabaltzen hedadüra. Pizten dü arima hitsa, Ezdeüsten hersidüra. Dela arren baliosa Itsaso xoradüra.
Eñaut Elizagarai |