|
Eñaut Elizagarai
18. jelkaldia
Jeiki Eñaut, Pettan anaia Gazkoiniako errege errejimentüaren ofiziera, Gilen anaia kapitain itsasbazter zain, Johane anaia Gabadiko erretora, Maria arreba, esküin.
Pettan Gük ere üken diagü hire omenaren berri; Jarraikitzen ditiagü egin lanak herriz herri.
Eñaut Baditiat gainti orotan adixkide hoberenak, Bai eta ere etsaiak, ez beitira ttipienak.
Gilen Ni Mimizan gaintian kosta zaintzale beitniz, Hire teoriak oro Ari nük ontsa jarraikiz.
Johane Aita Malebranche-reki diok ideiak dütügüla Jinkoatan ezagützen, hoietan agertzen dela.
Eñaut Arnaud-ren jansenismoa ez dezaket batere honar; Gogorkeriaren orde maitarzüna diagü behar.
Maria Ni züen arrenküretarik hürrün bizi nük heben; Goatzan arren ikustera ene bizitzea zen den.
(San artzainak ardieki)
Kanta: Goizanko leinürüak
Errepika Goizanko leinürüak, mendi gainaren ertzean, Agertzen direnean, argiaren ürratzean, Kolore gorrailez da oso apaintzen bazterra, Zeren ekiak beitü orotan jaunsten ederra.
1. Ezti izan da gaü osoa; Klinklunka an zen apoa, Txurdunpatüz oroen loa. Goizik hartü beitü kanpoa, Kokoratzez doa oiloa.
2. Bustatzen dütü ihitz txortak Soroetako belar püntak. Dirdiratzen düe perla balde, Begientako xorabide, Erientako sendabide.
3. Oilarra, aspaldian xütik, Kantatzen ari mürrütik, Xoxoa hüxtüz zerrailütik, Behi bat sankaz barrükütik, Ardiak marrakaz kantütik.
4. Zelü gora da zohardia, Ürrez margotzen da mendia; Berdez beztitzen zühaindia; Sarri beste günen aldia; Bero date egüerdia.
Eñaut Elizagarai |