Eñaut Elizagarai
Junes Casenave

Gamere-Zihigako Herriko Etxea, 2007

 

 

7. jelkaldia

 

Jeiki de Beauchêne. de Goueston, Beausier, Graxiana,

Arrosa, Maite, Jenobiba eta lagünak, esküin.

 

         Graxiana

Djejairen nola izan den

nahi dügü xehetarzün,

Zeren eta ontzietan

beitzen hanitx berritarzün.

 

         Arrosa

Lehen aldikoz beitziren

baliatzen galioteak.

Zer egin düan errazüe

horien erabilteak.

 

         de Beauchêne

Hürrünegi beitzütüan

Camelin jaunak ezarri,

Etsaier ogen handirik

ez düe berehala ekarri.

 

         Maite

Gotorgünetarik ez züen

hek ere bakoitxik joiten,

Haien kanuek beitzütüen

bunbak llabürtto igorten.

 

         de Goueston

Egün batez kanu bati

süa lotü zeion barnen;

Güziak lotsatü ziren

ez zenez zapartatüren.

 

         Jenobiba

Pointis eta ere Eñaut

untziala igan ziren;

Biak süaren ehaitez,

itxes latz bat baztertü züen.

 

         Beausier

Eñaut ogendant ezartez,

Duquesne nausi handiak

Zion üztekoak zirela

betikoz haren ontziak.

 

         Jenobiba

Xüxen ihardetsi diozü

ez zela ontzien ogena.

Bena bunba egileek

egin düela oker dena.

 

         de Goueston

Zer nahi den, ontziek,

agorrilak hogeita hamar,

Bunbak igorri dütüe,

erakutsiz hanitx indar

 

         de Beauchêne

Badüe ahal handia,

aurritü ere hiria,

Urtuki etxe, jauregi,

erre zonbat goitigia

 

(oro joan)

 

Eñaut Elizagarai
Junes Casenave

Gamere-Zihigako Herriko Etxea, 2007