Akats bako gizonaren heriotza
Jose Basterretxea, Oskillaso

Egan, 1/6-1967 (1967ko urtarril-abendua)

 

 

—8—

 

         Gasteizen Hotel F.-ra. Erlojuak zortziak markatzen zituen sartu zirenean.

         Biak batera lotsatu ziren euren gelako atea zabaldu eta ohe bakarra ikusi zutenean.

         Ibili ziren lasai-lasai hiri baketsu eta bakartian, Lopez hizketan gelditu gabe.

         Afalorduan hotelera. Edan zuten champagne botila bat afariarekin, eta euren gelara.

         Lopez bainuan sartu zen, Nati artean bakarrik utzirik, eta janzkiak erantzi eta pijama jantzi ostean, zigarrotto bat erre zuen, emazteari denbora emateko. Azkenean sartu zen, baina ez atea tan-tan jo gabe.

         Nati ohean zegoen. Lopezek kendutako atorra eta janzkiak arasan gorde zituen.

 

Akats bako gizonaren heriotza
Jose Basterretxea, Oskillaso

Egan, 1/6-1967 (1967ko urtarril-abendua)