Akats bako gizonaren heriotza
Jose Basterretxea, Oskillaso

Egan, 1/6-1967 (1967ko urtarril-abendua)

 

 

—18—

 

         Gauerdian niregana etorri eta esnatu ninduen. Bazekiela, esan zidan, zeinek hil zuen Lopez edo Martin zena: bere emazteak.

         Eguzkiaren argia baino klaruago zegoen eta kirten handi bat izan zen, orduraino igarri ez zuenean. Zeinentzat zen kaltegarria Martin edo Lopez jaunak egin nahi zuena? Nori ekartzen dizkio bentajak bere heriotzak?... Emazteari bakarrik.

         Lopezen diru guztia ihes egiteko prest zegoelarik, tiro bat eman, eta dena beretzat.

         Alarguna zen orain, bai, hil zitzaion maite ez zuen senarra. Baina orain aberatsa zen. Ez zen ergela, ez, Lopezek bere izena dokumentu haren azpian idatzi baino lehen, hil tiro batez, eta han gelditzen zen diru guztia beretzat.

         Nire adiskide handiak, beti bezala, misterio guztia estalgabetu zuen.

         Handia denaren aurrean txapela kendu behar dugu.

 

Akats bako gizonaren heriotza
Jose Basterretxea, Oskillaso

Egan, 1/6-1967 (1967ko urtarril-abendua)