Akats bako gizonaren heriotza
Jose Basterretxea, Oskillaso

Egan, 1/6-1967 (1967ko urtarril-abendua)

 

 

—15—

 

         Haserre-haserre zebilen Poirot handik atera ginenean.

         Argalari ordu bat eta erdietan etortzeko esan ostean, joan ginen ostatura.

         Poirot isilik eta oldozkor egon zen luzaro, bazkaltzen genuelarik. Azkenean «Oso ilun dagoz gauzak orain» erran zuen, «gero eta gutiago ikusten da hemen. Ez zuten hil han zeuden gizonek. Ez duzuia entzun inoiz urrezko arrautzak jartzen zituen oiloaren ipuina? Lopez hiltzea oiloa hiltzea litzateke eurentzat».

         Ordu biak hogei gutiagotan etorri zen Argala. Erran zion Poiretek nola nahi zuen hitz egitea Dorotea Fernandezekin, ez zekiela ba ote zekien beronek frantsesez, eta badaezpadan, gertu egoteko. Baldin berarekin frantsesez konpontzen ez bazen, esateko jaun batzuek egin nahi ziotela berba J.L. Lopezen partez.

         Ordu bietan konferentzia bat eskatu genuen Donostiako numero harekin.

         Berehala eman ziguten komunikazioa, eta Poirotek hartu zuen belarri tresna.

         «Halo! halo! c'est Mademoiselle Fegnandés?».

         «Oui. Avec qui ai-je le plaisir de parler?».

         Bazekien frantsesez, ez zegoen Argalaren beharrik.

         Lopezen partez hitz egin nahi geniola jakin zuenean, berehala esan zigun gure zain egonen zela.

         Non?, eta edonon, bere etxean igual.

         Hobe bere etxean, gauza isilak erabili behar baitziren.

         Hartu taxi bat eta Donostiara.

 

Akats bako gizonaren heriotza
Jose Basterretxea, Oskillaso

Egan, 1/6-1967 (1967ko urtarril-abendua)