|
Ezin errana ANUNTXI Anuntxi ttikia etxe inguruan itzulika dabil iduria xoria bere ohantzetik urrun eta hurbil Begiak zeruan, eskuetan dauka lurraren ihintza barne bihotzean eternitateak duen arramantza Anuntxi ttikiak kuriostasuna ez daki ez zer den Hurbil dituenak ditu bai bakarrik egiatzat hartzen Ezetz eta ezetz oihuz diolarik mundu guziari, erraten du baietz, baietz haizeari baietz ametseri. Nola iduzkia estaltzen du argiz hartzen duelarik amari irria, maitasunak haurretan ez du mugarik. Denbora berean itzalpetzen naute, bihotza itsutzen ezin idurian, erro bizi batek muinak andeatzen, ezeztatzen naute oraikoak diren ideia, burrunbek, bakerik ez dute liburu, irrati kalapitariek. Bainan hor kanpoan... Anuntxi ttikia etxe inguruan itzulika dabil iduri xoria bere ohantzetik urrun et hurbil Begiak zeruan eskuetan dauka lurraren ihintza barne bihotzean eternitateak duen arramantza.
Ezin errana |