|
Ezin errana SASI GUZIETAN Badakit Maiana amodioz jana zarela neretzat eta ni zonbat uste ote duzu naizela zuretzat? Ur ferdez begiak, iduzkiz ezpainak, aldatzen dauzkitzut. Zure ileetan gogoa galtzen dut, urus, ametsetan. Zure gorputzean, nunbait zola zolan, oldarrez indar bat sortu zen neretzat, jakin nuen, ar bat nintzela zuretzat. Ez zaitela histu, ez ahalgez urtu, sasi guzietan ditu primaderak sortarazten, nasai, larrosa salbaiak. Neure gutizia, ezin atxikia, jauntzien azpian larru fin xuria gorriz eta beltxez ttartte'ta ttittia. Bularrez bularra arnasez arnasa, goxatuko zaitut azkar ttinkatzean mila musuekin neure besoetan, zure aurpegian, ikustean, sutan, gozamen dirdirak, mihise barnetan zalapartatuko naiz ezin bertzean. Zure erdiz erdi, odol eta izerdi, urratuko dautzut punpuna azpia igorriz barnerat neure ur bizia. Badakit Maiana, denboraren lana, sasi guzietan ditu primaderak sortarazten larrosa salbaiak.
Ezin errana |