|
Ezin errana EZIN SINETSIZKO ANTZERKIA Egun da ihauteri eguna, Farzuntzien besta haundiena, Ezin sinetsizko antzerkia Huna, huna, gure gain guzia. Beharri motzak eta satorrak, Zakur etikak eta otsoak, Hauzo herritik denak ihesi, Etxean sartu dira nagusi. Larderiaka mehatxaturik, Ginituen guziak kendurik, Beztitu gaituzte apo-larruz, Mamuen artean gauden mamuz. Eman daukute buruzagitzat: Itsusi, pu, zikin, aker tzar bat! Ez deus bat akerraren uzkerra, Bakarrik usaina du sobera. Salan dabila zakur etika Zaramatikatuz marrumaka: «Nahi baduzue «txitxi» bihar, Mintza gu bezala «Le Zanpanzar». Ganbaran ezko buztana erre, Sukalde erdian akelarre. Pujes! Beharr'motzen sorgina, Zuhaindor, diruen erregina! Aita, ama, Nola soporta satorrak irriz, Otxanda beltzak iduri xuriz, Atzo egin baginu ate bat, Ez ziren sartuko etxerat. Aita, ama, Orai, orai ote dugu funtsik, Bai gure muinetan axolarik, Basabere horien hezteko Edo minik gabe haizatzeko?
Ezin errana |