|
Ezin errana IHESKA LOARI miseria maskapean gordea, nigar egin dut karrikaz karrika, xingar eta amodio galdeka, izarrek zilatu arte zerua, orai, suaren ondoan, suarekin itzaliz noa, ordainduz iduzkiari, bereak dituen, neure arraioak, haizeari, bereak dituen, neure azken ke karrasiak, iheska loari, lerratuko naizelarik, basamortuko ixiltasunera, beharba, amets eginen dut: zuhaitz osto bat zela, lur huntako neure izaitea, uri ttintten ritmoa, neure musika, edoien mugimendua, neure pentsamena, nahiz berant etsia dutan, emeki begiak zeargitzen dauzkitan egun berria, noa iheska...loari, ..i..heska...lo...a...ri, ...i....hes...
Ezin errana |