|
Ezin errana BIDE BAZTERRETAKO ARBOLAK Su haziaz egin nituen izarrak nihunerekoak bezala gizonak, eta gauza asko: zirimolan denak Bainan uste nuke utzi nituela bide bazterretan arbolak bakean: dituzten ametsez bezti zitezkela, Bai eta erromes bidalier direnen urratsen errautsak irri ta xagrinak beren aldaxkeri zintzili zitezen. Negua delarik dira urrikalgarriak, kanpoan bakarrik, arras biluzirik, haize hotzarekin daldarez josiak Orotarik zilo zabalik besoak, adar punten puntak xorox xorroxtuak: hobeki hartzeko zeruko indarrak Hotz eta min dute beren erroetan, dituzten ametsak: biharko hostoak hasten direlakotz sortzen lur barnean Atherbetan gizon eta abereak sartzen direlarik, goxatu nahirik, neri beha daude arbol biluziak Ez nituzke nahi ikusi sofritzen: Neure iduzkia, goxo estalkia, beren abarretan diotet pausatzen. 1978-79.eko neguan egina
Ezin errana |