Ezin errana
Auxtin Zamora

Maiatz, Uhargi 9, 1986ko abendua

 

NEGUA

 

Lertxunak lerroz lerro

doatzi egunero,

dilindan hegaleri,

ihesiz hedoieri.

 

Noizbait, Ipar Aldean,

hartu dute, bet betan,

bide bat haizeari.

 

Euskal Herri gainean,

karrankaz pasatzean,

behatzen ote dute

lurrerat? nik ez uste.

 

Ahalaz nahiago

dute, gan urrunago,

utziz hor beherago,

tranpa, arma bai tiro.

 

Alta oihana zolan,

zueri ohartzean,

haurrak piztu du sua,

argitzeko zerua.

 

Nahi luke beretu,

besoetan goxatu,

lertxunen ttikiena,

«ttatto, ttatto ne'gana!»

 

Aditu du lertxunak,

bainan egun perdirak,

bainan bihar karroinak,

bainan beti gizonak!

 

Pir, pir, pir, pir, ostoek,

bai haurraren nigarrek

itzali dute sua:

hemen dugu negua ...

 

 

Ezin errana
Auxtin Zamora

Maiatz, Uhargi 9, 1986ko abendua