Ezin errana
Auxtin Zamora

Maiatz, Uhargi 9, 1986ko abendua

 

SENPEREKO IKASTOLAKO HAURRERI

 

                Euskaraz: Senpere

                Frantsesez: Saint-Pée

 

Karrikaren erdian, xoriño bat tente potente,

Galdeka, herri eder hau, Euskalduna den oraino ote?

 

Euskalduna, segur bai hitzez!

Euskalduna ere bihotzez

Nahiz beharba gutti egintzez.

 

                Frantsesez: Saint-Pée

                Euskaraz: Senpere

 

Geroztik xoriñoa eman da Ikastolaren ate aintzinean,

Haurrak, zuen buharko egintzen guai tian,

 

Hegaldatzen da maiz eta erortzen,

Galdatzen du har dezazuen,

Euskararik gabe hil ez dadien.

 

                Euskaraz: Senpere

                Frantsesez: Senpere ere ...

 

 

Ezin errana
Auxtin Zamora

Maiatz, Uhargi 9, 1986ko abendua