|
Ezin errana JAUNA MISERERE De Lancre hiltzale odol xurgatzale, suaz hil hituen Lapurtar nexkatxak hire arrazako euskaldun arrebak: Bortiz eta ongi burrego Rostegi kiskaili hituen, zirela sorginak gure arbasoen begi inozentak: Ote duk geroztik izan urrikirik edo hire besta apoen artean ote duk? Badakik hemen anartean delarik elurra hotz pausatzen dira ufatu ditukan erretuen hautsak estaliz lumattoz Lapurdiko lurrak. Ez duk basajaunik ez eta debrurik agertzen nihundik mendien puntetan bainan arimen firfirak barrandan. Xiren aztaparrek irintzen ditiztek Kaupen lauregiko harri pikatuak, hire sarraskien azken lekukoak. Nexkatxen begiak dituk erratuak Donibane eta Senpere artean oraino nigarrez harat hunatetan. Gauaz bide hortan bruma altxatzean lasterka hasten duk emeki doana, sentitzean erre larruen usaina. Ez dituk ahuldu ez dituk ixildu ez naski sekulan ixilduko ere nexken hil orroak. Jauna miserere.
Ezin errana |