Ezin errana
Auxtin Zamora

Maiatz, Uhargi 9, 1986ko abendua

 

EZIN ERRANA

 

Liburuxka huntan irakurtuko ditutzun olerkiak,

zure eta neure ingurameneko

hatsekin eginak diren ate batzu dira.

Ez du balio joka hartzea

ate hoieri! barnetik etsiak dira!

eta beren giltzak, airez aire,

denborak beretuak ditu!

Sentitu nahi banauzu

ate baten gibelean,

beharko duzu

zin eta minetan sartu,

bai eta zure «Ezin errana»

neurearenarekin lortu!

 

 

Ezin errana
Auxtin Zamora

Maiatz, Uhargi 9, 1986ko abendua