Ezin errana
Auxtin Zamora

Maiatz, Uhargi 9, 1986ko abendua

 

ARBOL BAT MINTZO

 

Entzun dut oihanzain itsuen munduan

arbol bat mintzatzen prediku alkian,

itsuek zuketen min beharrietan

ez zuten aditu erran zuenean:

 

«Oihanzain guziek ez dakite xuxen

arbolek zertako ez duten kurritzen

ez gaztain ondoek ezkurrik emaiten,

haltzak mizpirekin sekulan nahasten,

 

sinets nezazue oihanzain anaiak,

zuek ni bezala behar duzutenak

egunaz: lur, aire, iguzki, ihintzak,

gauaz: zeruetan urezko xiloak,

 

hinkili, hankala, bi zangorekilan

nonbait egoiteko gizonek dute lan

erditu lekuan aldiz bizitzean,

arbolak dirade askatasunean,

 

gizonak, batzuek bertzeak meneko

zanpakoka, omen, elgar berdintzeko,

aldiz oihanean, zoazte zertako,

haitzak haitzekin bat, lizarrak auzoko,

 

arbolak, gizonak, elgar iduritsu,

lur azpian dira, biak buztinotsu,

bainan lur gainean, gizon nahasitsu,

egiten bazinu arboleri kasu ...»

 

23 - 9 - 76

 

 

Ezin errana
Auxtin Zamora

Maiatz, Uhargi 9, 1986ko abendua