Ezin errana
Auxtin Zamora

Maiatz, Uhargi 9, 1986ko abendua

 

ARKAZIA ZUHAITZAREN LUMA XURIAK

 

Maiatza goiz batez,

arkazia zuhaitz baten gainean,

kokatu nuelarik,

neure egoitza,

zabaldu zuten

neure azpian

oihal bat

ez nedin zauri

erortzean,

bainan jauzi

egin nuhen

oihalaren bazterrerat,

joz buruz buru,

neure ama lurra.

Beren besoetan

ttinkatu ninduten,

ustez betiko, irriño batekin

lokartu nintzela,

bainan, urruntxagotik,

so egin banindute,

ohartuko ziren,

oraino begi bat naukala

idekia, begi bat idekia,

ikusteko:

arkazia zuhaitzaren

luma xuriak,

ni bezala erortzen,

oihalaren bazterrerat.

 

 

Ezin errana
Auxtin Zamora

Maiatz, Uhargi 9, 1986ko abendua