|
Ezin errana MERTXIKA ARBOLAK LORATZETAN Amatto, arima higialdi batez, eskaini ninduzun, nigar xorta bat. Harritu nintzen ikustearekin: neure burua naukala, osorik eta biluzirik, nigar xorta horren barnean. Uraren firfirekin, argiaren miliar ximixtekin, zure matela hildokatu ondoan, ixuri zen neure esku ahurrera, erle batek, desestekatzen duen erremulia osto urdin bat bezala. Geroztik, badakit, amatto, mertxika arbolak loratzetan, amodioz edo bihotzminez, begiak bustitzen zauzkitalarik, zonbat, «ni, haur» naizen «zu, haurrez» iduria.
Ezin errana |