Ezin errana
Auxtin Zamora

Maiatz, Uhargi 9, 1986ko abendua

 

BI HITZ HITZATU

 

ZURE BEGIRA,

DENBORA JOAN ZAUT,

 

Nahiz, begiak argiari buruz bihurtuak izan,

iduzkiaren izpiek, ahulduz,

hain gora diren einarak,

erakusten dizkidate bakarrik,

 

Neure azola, egaldaka

dohala, edozoin, mugitzen diren,

izaitedun guziekin,

ezin dut geldiaraz,

 

egun hunen lasterkada,

gauaren osina hor daukat,

urkatzeko zure ikustearen mentura,

bai hitzatezko «Trixte Paketa» bi hitz hauiek,

 

neure barna barna baitako,

sartzeko ate gainean,

udako egun iragan goxo hunen

errenkura bat bezala,

 

altxatuko delarik lanbroa,

lurraren barnetik,

ni ere xutituko naiz

ez dakit nora itzultzeko,

BAI

ZURE BEGIRA,

DENBORA JOAN ZAUT

 

 

Ezin errana
Auxtin Zamora

Maiatz, Uhargi 9, 1986ko abendua