Ezin errana
Auxtin Zamora

Maiatz, Uhargi 9, 1986ko abendua

 

EZ GIRA HILEN MAYI MADDALEN

 

Ez gira hilen

Mayi Maddalen

 

Bertze mundu bat

zu ta neretzat,

egun oroz zen sortzen ta hiltzen,

egun oroz zen hiltzen ta sortzen.

 

Zeru ezkin bat

gure barnerat

sartu zitzaikun, biak hiltzean:

bet betan elgar begiztatzean.

 

Bertze mundu bat,

orai guretzat,

izarrez izar sortzen ta hiltzen.

izarrez izar hiltzen ta sortzen.

 

Neure eskua

zuri lotua:

izar buztandun, zirri marraka,

lurrekoeri, ixilagurka.

 

Joanen gira

gure herrira,

hilen eguna jinen denean...

bai, iduzkia ateratzean.

 

Marrakuku bat

hantxet guretzat,

eginik dute egur ta lurrez,

uste dutela garela urrez.

 

Orroitzapenak,

lore, otoitzak:

bustitzen dituzte nigarrez,

bainan guretzat obe ihintzez.

 

Ez gira hilen

Mayi Maddalen:

doatzi betikotz maitasunez:

gure itxurak lur ta zeruez...

 

78 - 10 - 27

 

 

Ezin errana
Auxtin Zamora

Maiatz, Uhargi 9, 1986ko abendua