Ezin errana
Auxtin Zamora

Maiatz, Uhargi 9, 1986ko abendua

 

IHAUTE EGUNA!

 

        Mañaña muñuña!

        eka'xu tupiña!

egun'xu ihaute eguna,

Mariken besta haundiena,

egiteko saltsa bat huna,

        eka'xu tupiña!

 

        Mikolas neurea!

        zilo'uxu tupiña!

Jana da aspaldi xerria,

atzo azken ilar gorria!

barur eta mehe eginen'xu!

        zilo'uxu tupiña!

 

        Mañaña muñuña!

        eka'xu botila!

bildu niro bero bat huna!

auta'xu arno xuriena

ahanzteko gose beltzena!

        eka'xu botila!

 

        Mikolas neurea!

        botila utsa'uxu!

badakixu bai etxe huntan

arnorik ez dela sekulan

baizik ur purpura pegaran!

        botila utsa'uxu!

 

        Mañaña muñuña!

        etxitela kexa!

joanen gitxu etxez etxe

galdatuz xingar eta arroltze!

Batixit hamar irri pertsu!

        Etxitela kexa!

 

        Mikolas Mañañak

        jaunandre urusak!

hilen dira beharba gosez

edo ur sobera edanez,

bainan ez poesi eskasez!

        jaunandre urusak!

 

 

Ezin errana
Auxtin Zamora

Maiatz, Uhargi 9, 1986ko abendua