|
Ezin errana SENPERE OLA KARTIERAN Senpere Ola kartieran, Jondoni Petriren pean, Mila bederatzi ehun seiean, Bazko ez urrun, gerta omen da pullitik, asto laster gai ederrik: Bi ematze kalakan, hauxet erran, hura erran, harturik biek afruntu, dira ximurtuz samurtu. Ez bide zuten katxorik mihi puntan bizikarik haukien xuri beltxetarik, kartierak dena jakin dik. Guziak antolatzeko: «no bi beharri ondoko!» batek erranez, igorri, bertzea, xut, senarrari. Aufa, aufa Janamari zer dun Ixtorio hori! Bainan biharamunean, pegartxo bat harturikan, laidostatuaren gizona laidoslariaren gana: pegarra buruan hautsi, madamak mokoa hetsi. Olan dira bai geroztik gauzak pasatzen ixilik, urrun begien bixtatik. Gertakizuntto huntatik, ez atxik erakaspenik, baizik, pegarrak osorik! 22 - 2 - 77 1906.ean, Mendekoste biharamunean, egiazko mokokaldi bat gertatu zena
Ezin errana |