|
Bizitza nola badoan KOPLAK (1984) Bide bat aurki ezinez nik amets nuen bizitza. Jadanik hautsia zinez nere hatsa nuen hitza. Mahasti haien zokoan pentsatu nuen herria: ikus beleen mokoan galdua gauza berria. Negurtu nuen bertsoa luma makalen artetik, egun dakust bere soa zauria dutan partetik. Zabaldu nuen bihotza euriaren debaldean, baina haizearen hotza badabil nere aldean. Etorri zirela lotsak ikara baten beldurrez nere urratsen abotsak asmatu nituen lurrez. Suak erretzeko gisan behar egur eta lasto: nahiz trixtea ez izan ez dut esperatzen asko. Geroa ez badut lortzen mendiko harrien gaindik segituko duket sortzen amets biguna oraindik. Tabernako mahainean geldituko naiz zalantzan dudaren latza zainean eta besoak balantzan.
Bizitza nola badoan |