|
Bizitza nola badoan GU ALA HERRIA (1978) Urrundu eta dugu herria edertzen gure gogoak baitu ideal bat sortzen. Herritik joatean bihotza trixterik minari ez denean emaiten izenik pentsatzen da munduan ez dela besterik gurea bezain lano eta gozo denik haren baitan baizik ez dugu sinesterik. Ezkaratzean beti ongi etorriak, subazter berotuan pindarrak gorriak! Lertxunak doazela haize azkarretan gu itzultzen garade lore hegaletan; idealez eraiki herria kaletan ez dugu ezagutzen sasu-itzaletan eta begiak galtzen dira negarretan. Gogora heldu zaizkigu orroimen salduak irri legunak eta bihotz zabalduak: ez dakigu garbiki gu ala herria nor garen aldatuak...
Bizitza nola badoan |