|
Bizitza nola badoan JOANEN GINATEKEELA (1980) Nik dakita nora... Beharbada, ondartzak ortzaiza degien lekura palmatzeen itzala fresko den mortura atol urdinetan dauden uretara Penjab eta Kaxmireko zelaietan gaindi, Zanzkar eta Ladhaken hotzera Marakaibotik Akapulkoraino... Nik dakita nora... Baina joanen ginatekeela! Nik dakita nora... Bordel, ordea ezin utz usaia hartuak, karrikako hutsa, etxeko kateak, esku legun eta begi amultsuak, nehoiz irekiko ez diren ateak. Ai, segur joanen ginatekeela! Bordel, ordea lurrari loturik sobera joate bakuna datorke minbera. Nik dakita nora... Beharbada, iragana ahantz dezakegunera, biharra bakarrik ditaken gunera, denbora galduko ez den egunera, joanen ginatekeela ah hori bai...
Bizitza nola badoan |