|
Bizitza nola badoan NERE HERRIKO ESKOLAN (1979) Nere eskolan enkre briolina eta kreda xurien errautsa, nere eskolan larrazkenetako haize hegoek altxatu hautsa! Nere eskolan taulazko zoletan sagu ttikiren pasai ziloak, nere eskolan eguzki argitan armiarmak ehaindu biloak! Nere eskolan preau umilean mutil neskak nahas kaniketan, nere eskolan erramutzearen pean hosto legortuak metan! Nere eskolan liburu ederrak larru gorriz urrez beztituak, nere eskolan suontziak bero hotzak ez direno eztituak! Nere eskolan errintsa errints baina gozo arrosen hatsa, nere eskolan Mailuxak emaiten bere aihenetikan mahatsa! Nere eskolan euskara zilegi frantsesa ere behar ikasi, nere eskolan negar eta irri orain naizena egiten hasi!
Bizitza nola badoan |