|
Bizitza nola badoan HUTS SENTIMENTAL (1981) Huts sentimental hontan, bihotzak sortuan, baldin ikusten badut argi bat portuan barkoa utz dezaket ondartzen mortuan. Eta atzo hautsien zatitxoak bilduz, esperantz berrietan emeki murgilduz, argi horri eskale banator, hurbilduz! Naramala bizitza gazien lasterrak, nola haur denboretan ziren supazterrak dirudit berotuak direla bazterrak... Kaietan egoiteko, ai banintz xirlinga, baneza pausa leku bat betiko finka portuko argi ahul hau nezake tinka! Bainan argiak ez du neretzat argitzen, ez ditake iluna hain goizik garbitzen, ez da neregatikan untzirik partitzen. Hutsari narraikola gauen orainean, hiltzera utziz desir kiretsak zainean, bakarrikan banoa itsaso gainean...
Bizitza nola badoan |