|
Bizitza nola badoan HIRI (1981) Hik, lurraren eta zeruaren arteko juntagailu hilharri borrobil hura haukana, hiri mintzo nauk. Orain, bergisan elorri petik ARROZen arbasoen sekretu kuttun gordeak aitzurrez agerturik, izerdiz garbituko eta eskuz berrituko dituk. Hik betirako etzanzelai den hau «argiaren pausa leku» deitzen huen. Ikasi duk lurrari hurbil egonez, (hi ere hiltzearen beldur bait haiz), heriotza hezi behar dela, harrituz, lurtuz, hezurtuz, eta azken batean hiretuz gero guk guretzeko. Badakik erdiaren balio bakuna eta askoa, ikurren eta hitzen haraindian erditik datozenak eta erdira doazenak sendi dezazkek. Hiretzat harria orroimenaren eta maitasunaren gurutzeta duk. Hi adiskide nahiko hukedan etxe zahar eta estela hautsien mendetako maldizio bidegabekoa altxatzen eta kentzen saiatzen haizena! Hi lurraren eta zeruaren artekoa.
Bizitza nola badoan |