|
Bizitza nola badoan BOLERAK (1982) Ikastolen alde borrokatzen direnei. Zapaldurikan dauden arpegi minberak ez diraukete beti ahalgez hetsirik, hitz ederrez hanturik, edo gaitzetsirik, sortuko baitira barnetik kolerak nola itsasoan galernen bolerak... Kolerak manatzean hormak dira hausten, mexprexuaren mugak berriro erortzen, ukamilak borrokan haserrez gogortzen, zenbait jende ixilik karrikara jausten eta gezurrak duen bidea errausten... Geroko esperantza dadin arin aira desira zabaltzen du uhainen urdinak, goazen lerroz-lerro makurtuz burdinak bihar ere haurrek, aldatuz kondaira, kanta dezaten beren aitamen mintzaira! Kultura ospetsuko gizonak Parisen, bihotza ezkerrean, arrosa gerrian, gogo arkaikoak haizatzen herrian dabiltzala, munduko egia hori zen: batzuek gosez eta besteak hain gizen! Orroit hadi nolatan ginduzten gu hazi, ogiloren solasak zergatik ahantzi eta ondoko hauen pentsaera jantzi; guduka, ortzantzetan izan arren gazi, euskararentzat nahi dugu irabazi...
Bizitza nola badoan |