|
Bizitza nola badoan GU (1982) Norbaiten bizian garen ixtripua, Huts handi bat eta hala ez beharra, Euritik landa den lohizko zipua Edo xendretako harrixka meharra, Ez dute irririk, begirik, oihurik, Gu gabe mundua berdin lizateke: Inutil gabiltza eskuak loturik, Ustea itxura, sinestea neke... Biltzen ditugula besteren ondarrak Urteak ixurtzen dira errautsetan Hilez betirako hor zorion garrak, Eta azken hatsaz bularren zokotik Gure pizu latzak, airatuz hautsetan, Kentzen gaitu laster geroen gogotik.
Bizitza nola badoan |