Bizitza nola badoan
Itxaro Borda

Maiatz, Uhargi 1, 1984ko agorrila

 

ZUHUR, ZUHUR ET'ERDI...

                (1981)

 

Nahi badun biziak,

egintzak,

maitasunak edo

herioak

lasaiki

iraun dezan,

lauek dituzten ilusioak,

(nere galduak)

usteltzera ez uzteko eskaintza karioak,

balizkako zeru baten esperantzak, eta

betiko bake solasak

bazterturik,

hobe dun hobe,

ekaitik

sustrailurretik,

materia huts eta froga errezetik

ez urruntzea.

Urruntzea...

 

Bestela

pentsatzen, asmatzen, plantatzen

negarrez eta «gero»-ka etsipenez

nekatuko,

errendatuko haizelakoan

eta denbora joanen zaunalakoan

soil soilik onhar ezan:

              bizia bere egunerakoan,

              egintza bere ahalezkoan,

              maitasuna bere biluztasun osoan,

              herioa bere halabehar askatzale zoroan...

 

Dezan iraun lasaiki

herioak edo

maitasunak,

egintzak,

biziak

badun

nahi...

 

 

Bizitza nola badoan
Itxaro Borda

Maiatz, Uhargi 1, 1984ko agorrila